Zudaire, bikain AXA Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 4a, 11:00
Nahia Zudaire, eskuinean, Espainiako Txapelketako podium orokorrean. Arg.: FundaciĆ³n AXA.

Buruntzaldea IKTko igerilariek hitzordu garrantzitsuak izan dituzte asteburuan. Nahia Zudaire AXA Adin arteko Espainiako txapelketan izan zen eta taldeko gainerako igerilariek Euskadiko Igeriketa Federazioak antolatutako Kontrol Txapelketako 2. Jardunaldian parte hartu zuten. Nahiak parte hartutako lau probetan garaipena erdietsi zuen bere markak hobetuz. Tolosako proban, berriz, hamazazpi marka ondu zituzten Buruntzaldea IKTko igerilariek

Valdemoro, Madrilen antolatu zenAXA Adin arteko Espainiako txapelketan Nahia Zudaire lehiatu zen. 16 urteko igerilariak junior mailako txapela janzteaz gain, sailkapen orokorreko hirugarren postua ere eskuratu zuen.

Emaitza paregabe hori lau probatako markari esker lortu zuen Buruntzaldea IKTko igerilariak. Zudairek lau probetan parte hartu zuen: 100 eta 400 m. libreak, 100 m. tximeletak eta 200 m. lau estiloak. Lauetan bere marka pertsonala ondu eta S8 mailako urrezko domina eskuratu zituen.

Era honetara, bere prestaketa era egokian aurrera egiten duela erakutsi zuen gazteak. "Pauso sendoak ematen ari da Nahia etorkizunera begira eta bide horretan egotearen adierazle bat gehiago izan da hau," adierazi du Borja Apeztegia Buruntzaldea IKTko prestatzaileak.

Larunbatean, 400 m. libreko probarekin hasi zuen lehia Zudairek. Bigarren seriean parte hartu zuen eta ederki egin zuen igeri bere marka ia hiru segundotan jaitsiz, 5:07.84..
100 m. libreko proba izan zen bigarrena. Zazpigarren saioan parte hartu zuen eta 1: 10.18rekin bere marka pertsonala hamabi ehunekotan hobetu zuen.

Igandea ongi hasteko 100 m. tximeleta proba egin zuen Zudairek. Probako bigarren seriean egin zuen jauzi uretara igerilari gazteak eta 1: 20.70rekin ia hiru segundo kendu zizkion bere aurreko markari. 

Eta beste garaipen batekin amaitu zuen bere emanaldia. 200 m. lau estiloko proban 3:00.21eko marka egin zuen Buruntzaldea IKTko igerilariak bere marka pertsonala zazpi segundotan onduz.

Kontrol lehiaketa

Buruntzaldea ITKko gainerako igerilariak Kontrol Txapelketako 2. Jardunaldian lehiatu ziren Tolosako Usabal kiroldegian. Igerilariak "txukun" ibili ziren eta hamazazpi marka hobetzea lortu zuten.

Hauek dira markak ondu zituzten igerilariak eta euren markak: Nora Imaz, 200 m. lau estilo proba, 2:36,34 eta 50 m. tximeleta proba, 35,08; June Lopez, 50 m., 100 m. eta 200 m. libre probak, 30,81, 1:09,05 eta 2:23,90, hurrenez hurren eta 100 m. bizkar proba, 1:15,13; Izaro Audikana, 50 m., 100 m. eta 400 m. libre probak, 31,77, 1:06,31 eta 5:03,25, hurrenez hurren; Garazi Etxeberria, 200 m. eta 400 m. libre probak, 2:28,93 eta 5:02,94, hurrenez hurren eta 100 m. tximeleta proba, 1:20,09; Iker Gandia 100 m. eta 200 m. libre probak, 1:05,37 eta 2:30,00, hurrenez hurren; Jon Pelayo 200 m. tximeleta proba, 3:15,63 eta 100 m. bular proba, 1:29,06 eta Iker Gorostegui, 200 m. lau estilo proba, 2:49,13.

17 urteko taldeko bi errekor ere hautsi zituen Aintzane Saroberek. Bata 200 m. libre probakoa, 2:13,75 eta bestea, 200 m. lau estilo proban, marka berria 2:34,94an utziz.