Madrid CFF bigarren itzuliko lehen arerio

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ots. 3a, 13:00
Iraia Iparragirre, Real Sociedad taldeko entrenamendu batean. Arg.: Real Sociedad.

Real Sociedad taldeak seigarren postuan emango dio hasiera Iberdrola Ligako bigarren itzuliari. Lehen norgehiagoka hori, urtarrilaren 31an, Sporting de Huelva taldearen aurka jokatu behar zuen. Huelvako taldeak, ordea, neurketaren atzerapena eskatu zuen, bere taldean COVID-19aren bost kasu zeuden-eta. Partidaren data zehazteke dago oraindik

Hori dela eta, Iraia Iparragirre herritarra kide duen taldeak Madrid CCF izango du itzuli horretako lehen arerio. Zubietan izango da hitzordua, larunbata eguerdian.
Lehen itzulia garaipen paregabearekin amaitu ostean,  Natalia Arroyok zuzentzen duen taldea 5 eta 1 gailendu zen Real Betisen aurka, Madrilgo taldearen aurka partida zaila aurreikusten da.

Joaneko partidan Madrid CFFk lortu zituen partidako hiru puntuak gol bakarrarekin. Orduan, laugarren jardunaldia zen; orain, bi taldeek Champion Leagueko sailkapena daukate jokoan eta bi taldeek puntuan behar dituzte sailkapenean gora egiteko.

Garaipena Oiartzunen
Añorga KKEk berriz, hiru puntuak eraman zituen etxera. Oiartzungo Karla Lekuona zelaian, jokatu zen Nazional mailako partida Oiartzun eta Añorga izan ziren aurrez aurre eta Añorgako taldeak 0-2 irabazi zuen.

Hasierako hamaikakoan bi herritar izan ziren Izaskun San Anizeto eta Ainara Del Olmo.San Anizetok gainera, lehen golean asistentzia egin zuen.

Añorga taldea garaipenaren bila atera zen, baina 42. minutura arte ezin izan zuen Oiartzungo atea zulatu. Izaskun San Anizetok erdiraketa egin eta Larraitz kapitainak buruz bidali zuen baloia sarera.

Gol horrek bidea ireki zuen eta atsedenaldia iritsi baino lehen, alderatze batez baliatuz Ane Lopezek bigarren tantoa egin zuen.

Bigarren zatian, arerioa tartea txikitzen saiatu zen eta Añorgak, berriz, handitu nahi zuen. Saiakerek, ordea, ez zuten fruiturik izan eta atsedenaldiko 0 eta 2koa mantendu zen markagailuan.

Garaipen honi esker sailkapeneko bigarren postua mantendu zuen Añorgak.

Asteburu honetan Nazional mailako ligak ez du jardunaldirik, beraz, hurrengo astera arte atseden du Javi Solchagak zuzentzen duen taldeak. 

Baliagarria izango zaie atsedena hurrengo neurketa prestatzeko. Izan ere, otsailaren 14ko asteburuan, arerio zaila izango baitu Añorgak aurrean, Real Sociedad taldea.

Sailkapeneko buru dago Reala eta denboraldi honetan ez du partidarik galdu. Zail izango du Añorgak bigarren postua mantentzea, atzetik dauden San Ignacio eta Bizkerre puntu batera eta bitara baititu taldeak, hurrenez hurren.