COVID-19

Milatik gora jarraitzen dute kutsatze berriek Euskal Autonomia Erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 30a, 12:57

COVID-19ak kutsatutakoen kopuruak milatik gora jarraitzen du, zehazki, 1.090, atzo. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu berri duen albistearen arabera, ostiralean, 14.057 proba diagnostiko egin zituzten eta baiezkoen kopurua ikusita, positibo tasa %7,3 da. Kasu berrien lurraldekako banaketari dagokionez, Gipuzkoan 301 atzeman zituzten; Bizkaian, berriz, 608; eta Araban, 161. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 20 herritar ere positibo dira.  Bestalde, atzo, koronabirusak eragindako 88 pertsona ospitaleratu zituzten eta 151 gaixo daude ZIUetan.