Bizipoza oinarri hartuz, abestu eta gizarteratu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 28a, 14:13
Argazkia:Bizipoza

Bizipoza elkarteak, hori osatzen duten 11 elkarteren errealitatea ezagutzera ematea 'Mundu berri bat guztiontzat' kantu eta bideoklip sorta kaleratu berri du. Proiektua 34 euskal sortzailerekin batera osatu dute; dozena bat abestiz eta 11 bideoklipez osatua dago

Bizipoza elkarteak Mundu berri bat guztiontzat kantu eta bideoklip sorta ekoitzi du; elkartea osatzen duten 11 elkarteei zuzenduta dago lana. 34 euskal sortzailerekin batera, elkarlanean sortutako lana izan izan da. Hamabi abestiz eta 11 bideoklipez osatuta dago proiektua eta, hortaz gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, bakoitzaren deskribapena, ipuintxoa eta abestiaren letra topatu daitezke.  

Bizipoza elkartea osatzen duten. 11 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak bildu dituzte kantu eta bideoklip sortan, haien errealitateari buruzko abestiak  eta bideoklipak direla azaldu du Bizipozak: "Elkarte bakoitzaren mezua, musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburua dute".

Hamabigarren abesti bat ere sortu dute. Joxe Mari Auzmendiren omenez egin dute hori. Hik Hasiko eta Bizipozako talde eragileko kidea izan zen Auzmendi eta 2020an zendu zen. Berak sortutako letrekin egin dute bere omenezko abestia.

Sortzaile ezagun asko
Xabier Zabala izan da hamabi kantuen konpositorea, eta letragileen eta abeslari gisa aritu dira Aner Euzkitze Aitor Gorosabel, Miren Narbaiza, Amaia Agirre, Eñaur Elorrieta, Julio Soto, Enrique Villareal, 'El Drogras', Oihana Fernandez, Bihotz Gorospe, Yogurinha Borova, Nerea Ibarzabal, Xabi Solano, Leire Bilbao, Mikel Urdangarin, Anabel Arraiza, Unai Iturriaga, Gari eta Josu Zabala, Amets eta Maddalen Arzallus, Miren Amuriza, Aiora Renteria. Arkaitz Estiballes, Joxe Mari Auzmendi, Andoni Tolosa eta Maite Larburu. Ilustrazioak, berriz, Eñaut Aiartzaguenak egin ditu.