Aurreko asteburuan, Bizkerre FT 2-0 garaitu ostean, sailkapeneko bigarren postua lortzeko gogoz iritsi zen Añorga larunbateko neurketara. Bilboko San Ignacio taldeak ez zuen erraz amore emango eta bederatzigarren minutuan aurreratu zen markagailuan jokaldi nahasi batean.
Javi Solchagaren taldeak berdinketa bilatu zuen, baina bigarren zatira arte ez zen saria iritsi. 50. minutuan zelaira sartu zen Izaskun San Anizeto herritarra eta bere eskutik lortu zuen Añorgak berdinketa. 75. minutuan, goitik gainditu zuen atezaina.
Bi taldeak garaipenaren bila ibili ziren azken minutuetan. Baina azkenean puntu banaketarekin amaitu zen partida.
San Anizetoz gain, Ainara Del Olmo herritarrak ere parte hartu zuen neurketan; hasierako hamaikakoan izan zen Del Olmo.
Puntu honi eta Bizkerre FTren aurkako bi puntuei esker, Añorga multzoko bigarren postura iritsi da.
Aste honetan, Nazional mailako taldeak Oiartzunen aurka jokatuko du, Oiartzungo Karla Lekuona zelaian.