'FILOMENA' LEHIAKETA

Aukeratu gehien gustatzen zaizkizun hiru argazkiak!

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 25a, 15:45

Kaixo, irakurle! Filomena izeneko denboraleak elurretako hamalau argazki ekarri ditu gure erredakziora, Lasarte-Oria zuri-zuri ikusteko aukerarik izan ez dugun arren. Orain, bozketa epea zabaldu dugu igandera arte, urtarrilak 31. Eman begiratu bat galeriari, eta aukeratu gehien gustatzen zaizkizun hiru irudiak!

Bozka gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak Avenida tabernako lagunek egindako tortilla-patata eder bat irabaziko du! Animatu parte hartzera eta, aldez aurretik, eskerrik asko guztioi! Zorte on!