COVID-19

Beste 880 positibo diagnostikatu dituzte erkidegoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 24a, 13:24

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, larunbatean, 10.652 proba diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta horietako 880 positiboak izan ziren. Beraz, positibo tasa % 8,3 da. Atzemandako kasu berrietako 249 Gipuzkoan erregistratu dituzte, Bizkaian, berriz, 528 izan dira, eta Araban, 98. Gainerako bostak beste erkidego batzuetako herritarrak dira. Koronabirusak eragindako 64 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 120 gaixo daude ZIUetan.