Eusko Jaurlaritzak gaur berrituko du eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda eta Lasarte-Oria izango da gehituko duenetako bat. Ondorioz, tabernek eta jatetxeek berriro itxi beharko dituzte ateak, egoera epidemiologikoa hobetu arte. Hori dela eta, Lasarte-Oria Ostalaritza taldeak manifestazioa egingo du gaur arratsaldean, bizi duen egoera txarra salatu eta behar dituen laguntzak eskatzeko. Okendo plazan, 19:30ean hasiko dute protesta ekintza.