COVID-19

Ia 300 positibo berri erregistratu dituzte Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 23a, 14:14

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19aren hedapenari buruzko datuak eguneratu ditu eguerdian. Ostiralean, 13.642 proba diagnostiko egin zituzten, eta haietatik, 1.140 positiboak izan ziren. Ondorioz, positibo tasa %8,4 da. Kutsatu berri horietako 292 Gipuzkoan atzeman zituzten, 630, Bizkaian; eta 208 Araban. Gainerako hamarrak erkidegotik kanpo bizi diren herritarrak dira. Ospitaleei dagokionean, koronabirusak eragindako 104 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta ZIUEtan 109 gaixo daude.