Bigarren lauhileko ikastaroak aurkeztu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 22a, 14:00
Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroko lauhileko berriko ikastaroak aurkeztu dituzte gaur.

Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdiviak, Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako buruak eta Zentroko teknikari Maite Iglesiasek Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroko lauhileko berriko eskaintza azaldu dute

Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroko lehen lauhilekoko ikastaroak amaitzear daudela, bigarrenaren aurkezpena egin dute gaur udal ordezkariek.

Lehenik, Zentroko teknikari Maite Iglesiasek lehen lauhileko balorazio positiboa egin du. "Erabiltzaileek ikastaroen balorazio ona egin dute. Gainera eta guretzat oso garrantzitsuena dena, neurriak bete dira eta ez dugu inongo kasurik izan".

Horren harira, Lourdes Acevedo GIzarte Zerbitzuetako zinegotziak osasun-neurri guztiak hartu direla ikastaroak aurrera eramateko eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko euren esku dagoen guztia egingo dutela nabarmendu du.

Jarraipena

Saioak otsailaren 15etik ekainaren 25era eskainiko dira. Biodantza, yoga, ehoziriak, batuka, tai-xi... aurreko lauhilekoko ikastaroak mantendu dira. "Oso harrera ona izan dute eta berriro ere antolatu ditugu," azaldu du Zentroko teknikariak.

Erroldatuek  21,98 eurotik 51 eurotara ordaindu beharko dute ikastaroaren arabera; ez erroldatuek, berriz, 36,64 eurotatik 85 eurora. Udalbatzarrak tasak izoztu ostean, prezioak mantendu direla gogoratu dute udal ordezkariek.

Hala ere, "baliabide gutxiago dituztenei zuezendutako" doako ikastaroak ere badirela, nabarmendu dute. Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz, Jantzi-konponketak eta patroiak, kantua, batuka, Egunerokotasunerako psikologia edo Gure kultur orokorra lantzen dira horiek.

Izena ematea

Izena ematea otsailaren 1ean, 2an eta 3an egingo da Sexuen elkarbizitzarako emakumearen zentroan goizeko 9:30etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era.

Iglesiasek gogoratu du, pandemia dela-eta, ikastaroetako plazak mugatuak direla. Horregatik, izena emate kopurua plazak baino gehiago badira zozketa egingo dela nabarmendu du. Zozketa otsailaren 5ean eguerdian egingo da "ateak itxita".