Udal Euskaltegian ikasteko azken plazak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 22a, 12:42
Udal Euskaltegiko ordezkariak, irailean, ikasturte berrirako egitasmoa aurkezterakoan.

Udal Euskaltegiak jakinarazi duenez, B2 mailan ikasteko bost plaza daude libre: horietako bi, 15:00etatik 17:30era ariko den taldean; beste hiruak, berriz 18:30etik 21:00etara ikasiko duenean. A1, A2, B1 eta C1 mailetan tokirik ez dagoela gehitu dute.

Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 36 16 21 telefonora deitu behar dute, edo euskaltegia@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi.