Lilatoi lasterketa birtuala izango da aurten. Inskribatutako parte-hartzaileek nahi duten bidea egin ahalko dute martxoaren 5etik 8ra. Hori bai, bost kilometroko ibilbidea izan beharko da. Korrika, oinez, ipar martxa eginez, patinetan edo handbike-arekin egin ahalko da proba.
Izena ematen dutenek, gainera, lasterketaren aplikazioa deskargatu beharko dute. Izan ere, korrika, patin eta handbike modalitateetan, sarituak izango baitira lehen hiruak.
Izen-ematea Lilatoiaren orrialdean (lilaton.es) bertan egin daiteke. 4 euro ordaindu behar dira eta horietatik, antolakuntzak euro bat bideratuko du We are like you kausa solidariora.