Euskotren ondoko oinezko bidea itxita egon da bi orduz

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 20a, 13:22
Udal ordezkariak eta langileak lanak egiten. Argazkia: Isaac Farrè

Asteazken goizeko haizeteek Trinketeko teilatuko plaka bat mugitu dute eta hori erretiratzeko lanak egin dituzte 

Haize bolada indartsuek astindu dute asteazken goiza. Abisu horien igaroko dugu eguna, eta horren ondorioz eta arriskuak ekiditeko asmoz, Lasarte-Oriako Udalak Euskotren geltoki ondoko Trinkete ingurua itxi du, bi orduz. Haizeteen ondorioz, Trinkiteko teilatuko plaka bat askatu egin da, eta horrek arazoak sortu baino lehen, erretiratzeko erabakia hartu dute udal ordezkari eta langileek.