Ostadar SKTko atletak, domina bila

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 20a, 09:45
Euskadiko txapelketan parte hartu zuten atleta absolutuak. Arg.: Ostadar SKT.

Ostadar SKTko atleta federatuek pistako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute hurrengo bi asteburuetan. Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek ahalbideratu dute Gipuzkoako federazioak proba antolatzea

2020. denboraldia amaitu zenetik entrenamentuetan buru belarri aritu dira atletak eta Gipuzkoako federazioak antolatutako proba libreetan lehiatu dira.

Absolutu mailako kirolariek abenduan zehar hiru proba egin dituzte eta urtarrilaren 16an  maila federatuetako gainerako atletek ere aukera izan zuten euren garapena ikusteko. 

Saio hauean aipagarriak dira absolutu mailan, Naroa Furundarenak 60 m. proban lortutako denbora, 7"91 edo azken asteburuan egin duen luzera jauziko marka pertsonal berria, 5,72 m. Maider Rekondok ere pisu jaurtiketan ez da gaizki ibili eta 12,36 metrotara iritsi da. Biek Espainiako txapelketarako sailkapena dute buruan eta Gipuzkoako txapelketan dominak eskuratzea dute helburu.

Ez dira bakarrak izango. Azken proban, 16 urte azpikoek ere parte hartu zuten eta Oscar Goikoetxea Ostadar Atletismoko prestatzaileak hasi berriak diren Alex Alkainen eta Amane Mesaren jarduna nabarmendu ditu. Alkainen egin zuen 60 m. proban; Mesa, berriz, 1,48 metroetara iritsi zen altuera-jauzian.