DANBORRADAK IKASTETXEETAN

Ozen astindu dituzte danborrak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 19a, 18:00

COVID-19aren pandemiak ez ditu danbor-hotsak isildu. Ez behintzat Lasarte-Oriako ikastetxeetan. Sasoetan, Landaberrin eta Garaikoetxea-Landaberrin gogor eta gustura astindu dituzte danbor eta makilak San Sebastian bezperan. Osasun-egoerak behartuta, hori bai, zenbait moldaketa egin behar izan dituzte. Gurasoek, esate baterako, ezin izan dute ikastetxeetara joan emanaldiak ikustera.

Donostiako martxa, Lasarte-Oriaren zein Realaren ereserkiak, Iriyarena, Tatiago... San Sebastian egunaren bezpera da gaur, urtarrilak 19, eta azken hilabeteak (martxoan urtebete beteko da pandemiak gure bizitzak aldatu zituenetik) ezohikoak izan badira ere, herriko ikastetxeek mantendu dute urteroko tradizio kuttunenetako bat: danborrak gogor eta ozen astintzea, giro ederrean. Maskarak jantzita eta distantziak mantenduta, hori bai.

Erlazionatuak