ESKUALDEA

Danborradari buruzko erakusketa ikusgai Urbil merkatalgunean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 19a, 11:00
Danborradari buruzko erakusketa antolatu dute Urbilek eta Larramendik. Argazkia: Urbil merkataritza-gunea.

Larramendi ikastetxearekin elkarlanean, danborradari buruzko erakusketa bat antolatu du Urbil merkataritza-guneak, saltokian bertan. Urtarrilaren 20a izango da hori ikusteko azken eguna, asteazkena. "Desfilea egin ohi dugu urtero, baina, aurten ezinezkoa da, osasun-egoera dela-eta; ospakizunari keinu bat egin diogu erakusketa antolatuta", adierazi dute Urbileko arduradunek.

Erakusketa bat jarri dute saltokiko plaza nagusian, merkataritza-guneko galerian zehar beste urte batzuetan ibiltzen diren danborradako jantzi eta elementuekin, baita Larramendi Ikastetxeak Urbili 2020ko urtarrilean eman zion Ohorezko Danborra ere.