Hernanin kokatu dute Gotzon Huegun herritarraren eskultura bat

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 18a, 16:07
Gotzon Huegun lasarteoriatarraren eskultura, Hernanin. Argazkia: Kronika

2017. urteko arte sorkuntza bekaren irabazleetako bat izan da lana

Gotzon Huegun eskultore lasarteoriatarraren obra bat jarri dute Hernanin; Latsunbe auzoa eta Urbieta kalea lotzen dituen igogailuaren atzeko horman ikus daiteke herritarraren eskultura. 

2017. urteko arte sorkuntza bekaren irabazleetako bat da lana. Ordutik sortzen aritu da, eta amaitu duenean jarri dute Hernanin.