Beltzak RTk Eguberrietako zozketetako sariak banatu ditu

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 18a, 12:30

Produktuz betetako Eguberrietako saskia eta bazkideen arteko zozketako sariek jabea dute. Aritz Bergara, Xabi Perez, Joxan Alkorta eta Julen Aristorena izan dira zortekoak

Beltzak RTk urtero legez, Eguberrietako saskia zozkatu du. Urtarrilaren 6ko ONCEko azken lau zenbakiekin bat zetorren 7.048 txartela Aritz Bergarak erosi zuen Gure Etxea tabernan. Bertan jaso zituen herritarrak ostiralean saskiko hainbat produktu eta bazkari, zein afarietako txartelak. Produktu freskoak datozen egunetan jasoko dituela jakitera eman dute Beltzak RTko kideek.
 
Bestalde, taldeak bere bazkideen artean hiru sari zozkatu ditu: Martiko markako bi produktu sorta eta  Campofrio markako sorta bat. Xabi Perezek eta Julen Aristorenak Martiko sortak jaso dituzte eta Joxan Alkortak, berriz, campofrio sorta.