ESKUALDEA

Langile zein langabeentzako ikastaro-eskaintza prestatu du Usurbilgo Lanbide Eskolak 2021erako

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 18a, 10:23

Usurbilgo Lanbide Eskolak ikastaroen eskaintza berritu du 2021. urterako. Alor desberdinetako formazio saioak eskainiko ditu: Fabrikazio Mekanikoa, Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea, Instalazioa eta Mantentze-lanak, Energia eta Ura... Eskualdeko langile zein langabetuei zuzenduta daude, eta doakoak dira, Lanbidek finantzatzen baititu %100ean.

Honako hauek dira Usurbilgo Lanbide Eskolak eskaintzen dituen ikastaroak:

Fabrikazio Mekanikoa

  • CATIA
  • Planoen interpretazioa
  • Solid Edge
  • ...

Administrazioa eta Kudeaketa

  • Nominak eta kontratuak
  • Google Sites

Beste alor batzuk

  • Elektrizitatea
  • Termografia
  • Energia fotoboltaikoa
  • Hotz instalazioen muntaia eta mantenua 

Ikasturte honetan ostalaritzarekin lotura duten formakuntza saioak eskaintzen ari da Usurbilgo Lanbide Eskola. 2021. urterako, hauek prestatu ditu: Ardo-zerbitzua, Jatetxeko zerbitzua eta Plateren elaborazioa eta akabera bezeroaren aurrean, besteak beste. Beste ikastaro batzuk zeharkakoak izango dira: Bezeroen arreta eta kudeaketa egoera zailetan, Arduradun ona izateko oinarriak, eta abar. 

Informazio gehiago eskura daiteke lanbide eskolaren web-orrian. Ikastaroetan izena emateko edo zalantzak argitzeko, interesa dutenek dei dezakete 943 36 46 00 (luzapena, 78) edo cursos@lhusurbil.eus helbidera idatzi.