COVID-19

Gipuzkoan 228 kutsatu berri erregistratu dituzte ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urtarrilaren 16a

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak eguerdian jakitera eman dutenez, ostiralean, 835 positibo berri atzeman zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira 11.255 proba gauzatu zituzten, beraz, positibo tasa %7,4 da. Kutsatu berri horietako 228 Gipuzkoan diagnostikatu zituzten; 479, Bizkaian eta 112, Araban. Gainerako hamaseiak beste erkidego batzuetako herritarrak dira. Ospitaleei dagokienez, COVID 19ak eragindako 74 lagun ospitalertau zituzten atzo eta 86 gaixo daude ZIUetan.