Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazi die Ernaik

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 16a, 10:52

Ostiral iluntzean Kale Nagusian, Ilargi tabernaren parean, dozena bat gazte elkartu ziren Ernai Lasarte-Oriak egindako ekintzan. Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei elkartasuna adierazteko talde argazkia egiteaz gain, datorren ostegunean Hernaniko Gudarien plazan egingo duten elkarretaratzera deitu zuten. Zelaia eta Barbado asteazken eta ostegunean epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean eta auzia salatzeko 'Ankerkeriari Stop' herri egitasmoa martxan jarri dute. 2019ko otsailaren 8an atxilotu zituen Ertzaintzak "armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea" leporatuta. Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu dut haietako bakoitzarentzat.