Beterri-Buruntza eskualdeko udalerriei dagokionez, 26 kasu hauteman zituzten atzo: Andoainen, zortzi; Hernanin, zazpi, Hernanin, Lasarte-Orian, sei; Astigarragan, hiru; eta Urnietan, bi. Usurbil da bere horretan mantendu den bakarra. Egoera txarrena Andoaingoak izaten jarraitzen du. Gune gorrian sartuta dago eta metatutako intzidentziak gora darrai. Gainerako herrietan ere okerrera egiten ari da, baina udalerriaren itxiera perimetrala eragingo lukeen kopuruetatik urruti.
EAEko hiru herrialdeetan 13.224 test diagnostiko egin zituzten eta horietatik 760 izan ziren positiboak. Hortaz, positibo tasa %5,7 da. Gipuzkoan 239 kasu berri erregistratu dituzte, Bizkaian, aldiz, 412; eta Araban, 100. Horiez gain, erkidegotik kanpo bizi diren bederatzi herritar ere diagnostikatu dituzte. Gaur gaurkoz, kutsatu berrien gehienak 19 eta 64 urte arteko lagunak dira (511) bereziki, 40 eta 69 artekoak (315).
Ostegunean, COVID-19ak eragindako 50 lagun ospitaleratu zituzten eta 84 gaixo daude ZIUetan. Urtarrilaren 4tik 10era artean, koronabirusak kutsatutako 66 lagun hil dira.