Buruntzaldea IKTko infantil eta junior mailako gazteek, kontrol txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 15a, 10:45
Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTko igerilari gazteek proba garrantzitsua dute asterburuan. Erkidego Arteko Espainiako Infantil eta Junior Txapelketarako sailkapena lortzeko baliagarria izango den kontrol txapelketa antolatu da, Irungo Azken Portu kiroldegian. Beraz, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako igerilariei aurre egin beharko diete Borja Apeztegiak entrenatzen dituen neska eta mutilak.  Larunbateko saioan, Aintzane Sarobe, June Lopez, Nerea Santos, Izaro Audikana eta Nora Imaz arituko dira; igandean, berriz, Eneko Elizasu eta Unai G. Somovilla.