Herrian zazpi positibo berri erregistratu dituzte asteazkenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 14a, 14:00

Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 13ko datu epidemiologikoen berri eman du. Lasarte-Orian zazpi kasu berri atzeman dituzte egun horretan, asteartean baino bi kasu gutxiago. 2021a hasi zenetik 45 kutsatze erregistratu dituzte gurean

Eskualdeko herrietan atzemandako kasuen kopurua jaitsi egin da urtarrilaren 13an, bezperakoekin alderatuta, Hernanin izan ezik. Guztira, 25 positibo detektatu dituzte asteazkenean: Andoainen bederatzi kasu atzeman dituzte; Lasarte-Orian, zazpi; Hernanin, sei; Usurbilen, bi; Astigarraga, bat ere ez eta Urnietan, bat.

EAEko hiru probintzietan 771 kasu detektatu dituzte asteazkenean (bezperan 735 izan ziren), horietatik 209 Gipuzkoan. Positiboak hautemateko egin diren PCR eta antigenoen proba guztietatik, %5,9 izan dira positiboak. Gogoratu, OME Osasunaren Munduko Erakundearen arabera, positibotasun tasak %5ekoa edo baxuagoa izan behar duela pandemia "kontrolpean" dagoela esan ahal izateko.