Bigarren itzulia ongi hasi du Añorga KKEk

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 13a, 12:00
Añorga eta Oiartzun taldeen arteko partidako argazkia. Arg.: Conchi Sanchez Frail

CD Arratia 0-2 garaitu zuen Javi Solchagaren taldeak. Hurrengo bi asteetan partida garrantzitsuak ditu aurretik Añorga KKEk Bizkerre eta San Igacioren aurka

Gabonetako atsedenaldiaren ostean, Añorga KKEk CD Arratia taldea izan zuen aurrez aurre, urtarrilaren 9an, larunbatean.

Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi ostean, bigarren zatian erabaki zuen partida Añorgak,  Mendi eta Ane Lopezen golei esker.

57. minutuan jarri zen aurretik Añorga. Nora Sarriegik erremate bat egin eta Arratiako atezainak alderatu zuen. Mendiren oinetara iritsi zen baloia eta honek ez zuen hutsik egin.

Partida amaitzear zegoela Ane Lopezen golak erabaki zuen partida. Bakarkako jokaldia izan zen. Atezaina atzean utzi eta baloia gurutzatu zuen atean sartuz.

Ainara Del Olmo eta Izaskun San Anizeto herritarrak hamaikakoan egon ziren. Del Olmok partida osoa jokatu zuen; San Anizetok, berriz, 62. minutuan utzi zuen zelaia.

Partida garrantzitsuak

Puntu horiei esker, Añorga sailkapeneko laugarren postuan da;  12 puntu eta partida bat gutxiago ditu.  Sailkapenaren buru denboraldi hasieratik hutsik egin ez duen  Real Sociedad taldea dago, 24 punturekin.  Bigarren postua, ordea,  lau puntura du Javi Solchagaren taldeak.  Bigarren postu horri lortzeko hiru talde daude lehian: Añorga, Bizkerre eta San Ignacio. Hurrengo bi asteetan, bi taldeen aurka neurtu beharko ditu indarrak. Beraz, sailkapenean gora egiteko puntuak lortzeko gogor borrokatu beharko da Añorga.

Realak, partidarik ez

Bestetik, Filomena denboralearen ondorioz, Iberdrola Ligako  Real Sociedad-Real Madrid partida bertan behera geratu zen. Data berria zehazteke dago oraindik.

Real Sociedadek atseden txikia du orain eta urtarrilaren 24ko asteburuan, Eibarren aurkako euskal derbia jokatuko du.