UDALBATZARRA

Urte berriko lehen udalbatzarra, ostegun honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 13a, 09:54
2020ko abenduko ohiko udalbatzarra.

Udal korporazioko kideak ostegun arratsaldean elkartuko dira urte berriko aurreneko pleno saioa egiteko, urtarrilak 14. Herritarrek telematikoki jarraitu ahalko dute udalbatzarra udalaren YouTubeko kanalean, eta presentzialki ere bai, eskaera-orri bat betez edo Udal Erregistroan idatzi bat aurkeztuz. 

Osteguneko udalbatzarraren gai-zerrenda laburra da. Etxerat elkarteak aurkeztutako mozio bat jorratuko du korporazioak, eta, gero, galdera eta erreguak egiteko tartea hasiko da.

Pleno aretora joateko aukera dute herritarrek, eskaera-orri bat bete eta erregistroa@lasarte-oria.eus helbidera bidaliz gero. Beste aukera bat da udaletxera joan eta erregistroan idatziz eskatzea.