Astelehen gauean hasi da 'El conquistador del fin del mundo' saioaren XVII. edizioa. Dominikar Errepublikan elkartu du aurtengo parte hartzaileak, horien artean Leire Mayoz eta Mikel Arruti lasarteoriatarrak.
Hiru taldetan banatu dituzten lehiakide guztiak; talde berdean, gorrian eta urdinean eta azken bi horietan dauden herritarrak. Leire Mayoz talde urdinean lehiatuko da eta Mikel Arruti, berriz, gorrian.
Ea ba zer moduz moldatzen diren lasarteoriatarrak. Saioa hasi besterik ez da egin, baina ziur gogotsu lehiatuko direla ikurri eskuartean hartzeko!