Aurreratu egin dute 2021-2022 ikasturteko matrikulazio epea

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 12a, 11:32

Urtarrilaren 18an hasiko dute aurten ikastetxeek matrikulazio epea eta hilaren 29ra arte iraungo du. 

Bi aste eskas igaro dira 2021. urtea hasi genuenetik, baina ikastetxeak, datorren ikasturtera begira jarri dira dagoeneko. 2021-2022 ikasturteko matrikulazio kanpaina aurreratu egin dute eta hil honetan hasiko dira tramite horiek egiten. 

Datorren astelehenean, urtarrilaren 18an irekiko da matrikulazio kanpaina eta hilaren 29an amaituko da. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. 

Herriko ikastetxeak:

Landaberri-Graikoetxea

Helbidea: Atsobakar etorbidea, 3

Telefono zenbakia: 943 370 662

Emaila: 012973aa@hezkuntza.net

Landaberri
Helbidea: Arrapide pasealekua

Telefono zenbakia: 943 365 592

Emaila: 012973aa@hezkuntza.net

Oriarte-Landaberri B.H.I
Helbidea: Pintore, 2

Telefono zenbakia: 943 899 494

Emaila: info@oriarte.eus

Oriarte-Larrekoetxe B.H.I
Helbidea: Buenos Aires aldapa 1

Telefono zenbakia: 943 899 492

Emaila: info@oriarte.eus

Zumaburu 
Helbidea: Zumaburu,13

Telefono zenbakia: 943 362 274

Emaila: 012974aa@hezkuntza.net

Sasoeta
Helbidea: Kalbario bidea, 4

Telefono zenbakia: 943 361 226

Emaila: 012974aa@hezkuntza.net