Eskualdeko sei udalerrietan 60 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera; erdiak, Andoainen, 30. Lasarte-Orian hamabi positibo detektatu dituzte, Hernanin zazpi, Usurbilen sei, Astigarragan lau eta Urnietan bat. Gune horian daude eskualdeko ia herri guztiak, Andoain izan ezik: azken egunetan kasu dezente atzeman dituztenez, inzidentzia tasa metatua 500 baino altuagoa da gaur-gaurkoz, eta eremu gorrian dago.
LABI aholku batzordea bilduta dago 12:00etatik, koronabirusaren hedapena gutxitzeko neurri murriztaile gogorragoak hartu ala ez erabakitzeko. Aholku batzorde horren bilkura amaitzen denean, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik agerraldia eskainiko du, erabakitakoaren berri emateko.