Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusaren hedapenari buruzko datuak eguneratu berri ditu. Larunbatean, 10.051 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik 509 positiboak izan ziren. Hortaz, positibo tasa %5,1 da, azken egunetakoa baino txikiagoa. Kutsatze berrietako 169 Gipuzkoan erregistratu zituzten; 264, Bizkaian; 73 Araban, eta gainerako hiruak erkidegotik kanpoko herritarrak dira. Atzo, COVID-19ak eragindako 29 lagun ospitaleratu zituzten eta 76 daude ZIUetan.