Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian jakinarazi ditu COVID-19aren hedapenari buruzko datuak. Ostiralean, 9.504 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haietatik, 658 positiboak izan ziren. Alegia, positibo tasa %6,9 da. Atzemandako kutsatze berrien lurraldekako banaketa, berriz, honakoa da: 203, Gipuzkoan; 354 Bizkaian eta 95, Araban. Gainerako sei kasuak EAEtik kanpoko herritarrenak dira. Ospitaleen egoerari dagokionean, koronabirusak eragindako 63 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta 75 gaixo daude ZIUetan.