Okendo Zinema taldek Corpus Christi filmarekin emango dio hasiera 2021 urteari. Sarrera, 5,50 euro.
Film poloniarra Oscarretan lehiatu zen. Nazioarteko film onenaren hautagai zen, baina ezin izan zuen Parasite hegokorearra garaitu. Europako Zinemaren Sarietan hainbat hautagaitza izan zituen: film onena, zuzendaritza onenar, aktore onena eta gidoi onena. Baina sariak ere lortu ditu. Besteak beste, Bartosz Bielenia aktoreak Chicagoko Zinema jaialdiko sari nagusia jaso zuen bere lanarengatik.
Daniel (Bartosz Bielenia) 20 urteko gazte bat da. Erreformatorio batean bizi da eta oso erlijiosoa denez, apaiza izan nahi du.Aurrekari penalak ditu eta horrek bere nahia galarazten du. Herri txiki bateko aroztegi batera doa lan egitera, baina iristean apaiz lanak egiten hasten da eta herrixkako parrokiaren kargu egiten da. Gaztearen etorrerak eragin handia izango du herriko bizitzan eta eliztarrengan.
Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da filma gaztelaniazko azpidatzizkiekin.