Opera digitalaren barruan, Giacomo Pucciniren Tosca lanaz gozatuko dute zaletuek. Sarrerak aurrez, 7,5 euro; egunean, 9 euro.
Bartzelonako Liceuk eta Sevillako Maestranzak elkarlanean ekoitzitako lanak John Fioreren zuzendaritza musikala eta Paco Azorinen muntaia du. Gorrotoa, amodioa, pasioa eta erlijioa nahasten dira Giacomo Pucciniren lan klasikoan. Napoleonek inbaditutako Erroman, Toscak (Tatiana Serjan, sopranoa), Mario Cavaradossik (Roberto Aronica, tenorea) eta Scarpia baroiak (Lucio Gallo, baritonoa) amodiozko triangelu zorigaiztokoa biziko dute.
Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpidatzizkiekin.