Zarautz Errugbi taldea eta Pasek Belenosen partida, atzeratua

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 8a, 11:30
2019-2020 denboraldi hasierako Zarautz Errugbi taldeko partida bat, Michelin kirol gunean.

Eguberrietako atsenaldiaren ostean, asteburu honetan Nazional B maila berriro martxan jarri eta zazpigarren jardunaldia jokatuko da. Zarauzko taldeak eta bertan jokatzen duten Lasarte-Oriako jokalariek, ordea, ez dute partidarik izango. Bestalde, Beltzak RTk zozkatu duen saskiak badu zenbaki irabazlea, 7.048

Urtarrilaren 17ra arte itxarongo du Zarautz Errugbi taldeak, berriro ere zelaian lehiatzeko. Zarauzko taldeak atzerapen eskaera egin ostean, Pasek Belenos Rugby taldea asturiarraren aurkako partida otsailaren 13an jokatuko da, Asti Zelaian, larunbatarekin.

Hurrengo astean, berriz, AVK Bera Beraren aurka jokatu beharko luke Zarauzko taldeak.

Beltzak RT saskia

Beltzak RTko kideek, berriz, saskiak zenbaki irabazlea deula gogorarazten du. Beraz, urtarrilaren 6ko ONCEko azken lau zenbakiekin, 7.048, bat datorren txartela duen pertsona jarri dadila harremanetan Beltzak RTko kideekin saskia jasotzeko. Taldeko kideek jakitera eman dutenez Gure Etxea tabernan saldu zen txartela.