Eskola-adineko kirola jarduera funtsezkotzat hartzeko mobilizazioak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 8a, 09:30

Mobilizazioko kartelak. Arg.: Bultza Kirola Euskadi

Bultza Kirola Euskadi plataformak deituta mobilizazioak izango dira Euskal Autonomia Erkideko hiru hiriburuetan, bihar, urtarrilaren 9an. 

Donostiako Bulebarrean hasiko da manifestazioa, 12:00etan, eta erdialdeko kaleetan zehar eskola-kirola jarduera funtsezkotzat hartzea martxan jartzeko eskaera egingo dute plataformako kideek.

Eusko Jaurlaritzak taldeko kirolak etetea erabaki zuen, urri bukaeran. Abenduko dekretuan, berriz, 14 urtetik gorako kirolari federatuak bakarrik entrena zezaketela zehaztu zuten; gainerako mailetako kirolarien jarduera etenda utziz.

Hori dela eta, 500 bat erakunde bildu eta Bultza Kirola Euskadi plataforma sortu dute. Eusko Jaurlaritzak eskolarteko kirola jarduera funtsezkotzat hartzea eta erakundeak eskola-adinean kirola praktikatzeko aukera ematea eskatzen dute.