COVID-19

Sei kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian azken bi egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 7a, 12:35

Urtarrilaren 5eko eta 6ko datu epidemiologikoen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Lasarte-Orian sei kasu atzeman dituzte bi egun horietan, lau eta bi, hurrenez hurren; hilabetea hasi zenetik hamabi kutsatze zenbatu dituzte gure herrian.

Eskualdeko sei udalerrietan 39 kutsatze detektatu dituzte asteartean eta asteazkenean: horietatik hamasei, Andoainen; Hernanin, zortzi; Lasarte-Orian, sei; Urnietan eta Astigarragan, launa; eta, Usurbilen, bat. Inzidentzia tasen grafikoan ikus daitekeenez, Andoain eremu laranjan sartu da berriro ere, eta 500eko mugara gerturatzen ari da; azken hiru egunetan 33 positibo atzeman dituzte herri horretan.

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: neurrien eraginkortasuna

Elhuyar/Teknopolis 2020 abe 22 Gizartea