COVID-19

Positibo bat detektatu dute herrian astelehenean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 5a, 13:40

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, urtarrilaren 4an beste positibo bat gehiago atzeman dute Lasarte-Orian; urtea hasi denetik, sei zenbatu dituzte guztira. 

Eskualdeko sei udalerrietan 22 kasu atzeman dituzte urtarrilaren 4ean, horietatik gehienak Andoainen: guztira, hamazazpi. Hernanin eta Usurbilen bina positibo detektatu dituzte, eta bakarra Lasarte-Orian. Inzidentzia tasen koloreetan ez dago aldaketarik, nahiz eta Andoaingoa dezente igo den, atzo erregistratutako hamazazpi kutsatze horiengatik.