Jalgune eta Carlos Blanco Sanchez, San Silvestre lasterketako argazki lehiaketako sarituak

Arg.: Jalgune eta Carlos Blanco Sanchez

Lasarte-Oriako San Silvestre lasterketako arduradunek facebook bidez martxan jarritako argazki lehiaketak sarituak dituela jakitera eman du. Jalgune eta Carlos Blanco Sanchez dira zortekoak. Facebook orrialdean argitaratu diren argazkien artean atsegite gehien jaso dituzten irudiak sartu dira zozketan. Irabazleek Ventanas ALCAR-ek emandako gabonetako saski bana jasoko dituzte.