COVID-19

Bederatzi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian azken bost egunetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 4a, 13:24

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren datuen arabera, Lasarte-Orian bederatzi kasu atzeman dituzte azken bost egunetan, horietatik bost urtarrilean. Abendu amaierako joera mantendu egin da 2021eko aurreneko hiru egunetan herrian. 

Eskualdeko sei udalerrietan 44 kasu atzeman dituzte abenduko azken bi eta urtarrileko hiru aurreneko egunetan: Hernanin, hemezortzi; Andoainen, hamabi; Lasarte-Orian, bederatzi; Astigarragan, hiru; eta, Urnietan, bi. Usurbilen ez dute positibo bakar bat ere detektatu, eta herri horretako inzidentzia tasa 0koa da gaur-gaurkoz. Lasarte-Oriarena, berriz, 141,77koa. Ondoko grafiketan kontsulta daitezke datu gehiago:

 

Erlazionatuak

Bideo-pilulak: neurrien eraginkortasuna

Elhuyar/Teknopolis 2020 abe 22 Gizartea

Bideo-pilulak: txertoekin errezeloak?

Txintxarri Aldizkaria/Elhuyar 2020 abe 01 Gizartea