URTARRILAK 5

Ordutegi murrizketak gaur kirol instalazioetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urt. 5a, 10:07

Abenduaren 23an Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretua dela kausa, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du gaur, urtarrilak 5, 18:00etan itxi beharko dituela haren jabetzakoak diren kirol instalazio guztiak. 17:00etatik aurrera programatutako jarduera eta ikastaro guztiak bertan behera geratuko dira.

Honako hauek izango dira biharko ordutegiak kirol instalazioetan:

  • Maialen Chourraut kiroldegia: 07:00etatik 18:00etara.
  • Igerilekua: 07:10etatik 13:10era eta 14:00etatik 18:00etara.
  • Michelin kirol-gunea: 15:30etik 18:00etara.

Urtarrilaren 6an, asteazkena, aipatutako kirol instalazio horiek itxita egongo dira.