Buruntzaldeako Gazte Topaketak bukatzeko, manifestazioa gaur Hernanin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 30a, 15:24
Argazkia: Ernai Lasarte-Oria.

Igandetik hasita gaur arte, hainbat gai jorratu dituzte eskualde mailako hainbat gaztek, Ernaik antolatutako Buruntzaldeako Gazte Topaketetan. Atzo arratsaldean presoen aldeko photocalla eta Gazte antolakundea eta errepresioa mahai ingurua egin zituzten Manuel Lekuona kultur etxean. Herritar ugari bertaratu ziren hitzaldi aretora.

Gaur bukatuko dira Ernaik antolatutako Buruntzaldeako Gazte Topaketak. Gudarien plazatik (Hernani) abiatuko da manifestazioa, 19:00etan, Zuen interesen aurrean neurri eraginkorrak orain! lelopean.