Beterri-Buruntza eskualdeko udalerri gehienetan atzeman dituzte kasuak, Urnietan eta Usurbilen izan ezik: Andoainen, hamar; Hernanin eta Lasarte-Orian, zortzina; eta, Astigarragan, lau.
Inzidentzia tasek jaisten jarraitzen dute eta eremu berdean sartu dira Urnieta eta Usurbil, egunak baitira bi herri horietan kasu berririk detektatu ez dutela.
EAEko hiru lurraldeetan 298 positibo atzeman dituzte abenduaren 27an, horietatik 94 Gipuzkoan. Egun horretan egin zituzten PCR eta antigeno probetatik 298 izan dira positiboak, guztira egindakoen %6,2.