Umorez betetako euskal kantutegiari errepasoa

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 26a, 21:03

Tartean Teatroak abesti ezagun askoz betetako antzezlana oholtzaratu du kultur etxean. Euskal musikagile garrantzitsuena topatzeko lanean, barreak ez dira falta izan.

Ez dok hiru. Euskal musikagintzaren benetako historia izenburuak bera dioen bezala, Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizuna da. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak musika seminario oso berezi baten hizlariak izan dira. Hiru musikarik lagunduta, hitzekin jolasean aritu dira bikoteak berezko duen umoreari helduta. 

Hainbat euskal kanta ezagunetatik hartutako esaldiak kateatuta aurkeztu dute euren proposamena, aro, mende eta estiloetan barrena bidaia euskal musikagile garrantzitsuena nor izan zen jakiteko. Hala, lehen txirula nola eta nork sortu zuen azaldu dute, (ne-Anderrek), musikari klasiko ugari euskaldundu dituzte edota kantautore batzuen abestien metaforak argitu dituzte. Kantuan ere aritu da bikotea. 

Burutazio, keinu eta kanta artean, nahi adina barre eta txalo egin dute bertaratutakoek. 

 

Erlazionatuak