Osasun Sailak argitaratutako albistearen arabera, atzo, ostirala, 3.686 test diagnostiko egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan. Haien bidez, 228 positibo atzeman zituzten, alegia, positibo tasa %6,2 da. Kutsatu berrien lurraldekako banaketa honakoa da: 63, Gipuzkoan; 123, Bizkaian; eta 42, Araban. Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19ak eragindako 23 lagun ospitaleratu zituzten atzo eta 84 gaixo daude ZIUetan.