Beterri-Buruntza eskualdean bederatzi kutsatze erregistratu dituzte astelehenean: zazpi Lasarte-Orian, eta Andoainen eta Hernanin bana.
Inzidentzia tasan ez dago aldaketa nabarmenik: eremu horian daude udalerri guztiak, Astigarraga izan ezik.
EAEko hiru lurralde historikoetan 307 kasu atzeman dituzte, horietatik 103 Gipuzkoan. Osakidetzako beharginek egin dituzten PCR proben eta antigenoen test azkarren %4 izan dira positiboak.