Kiroldegiko hitzorduak internet bidez eskatzeko aukera dago

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 22a, 11:00

Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain eta Urnietako udalek kiroldegietan hitzordua online bidez eskatzeko aukera jarri dute martxan. Buruntzaldeako kirol orrialdeko tramiteak atalean egin daitezke eskaerak 

Lasarte-Oriako kirol instalazioak erabiltzeko hitzorduak eta pista ezberdinen erreserbak egiteko aukera berria dute herritarrek, Internet. Udal kirol zerbitzuak gida bat prestatu du hitzorduak nola egin azaltzeko eta kiroldegiko erabiltzaileei banatuko zaie.

Euren ordenagailu edo mugikorretik hitzorduak edo erreserbak kudeatzeko tramiteak.buruntzaldea.eus orrialdean sartu behar dira herritarrak.

Orrialdeak Lasarte-Oriako pista ezberdinetako, muskulazio gelako, kardio guneko eta igerileku txiki, zein handiko hurrengo zazpi egunetako ordutegiak erakutsiko ditu eta eremu bakoitzean egunean ordu bat hartzeko aukera emango du bakarrik.

Orrialdean izena eman

Interneteko aukera erabili ahal izateko, lehenik, bazkideen gunean izen eman behar dute herritarrek. BakQ eta Izenpe ziurtagiri digitalekin edo bazkide gunean dagoen formularioaren bidez egin daiteke inskripzioa. 

Ostean, instalazioetako ordu libreak ikusi eta gehien interesatzen zaiena hartu ahalko dute. Gainera, hitzorduak bertan behera uzteko aukera ere ematen du aplikazioak.