Beltzak RTko saskiko txartelak salgai daude

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 22a, 10:00

Beltzak RTk jakinarazten du, urtero legez, produktuz betetako Gabonetako otarra zozkatuko duela

Sai ugari batu ditu Beltzak RTk aurten ere Eguberritako sarian, besteak beste, arrain eta haragi sorta bana, 1 kg. angula, ardo sorta bat edo hainbat jatetxe edo tabernatan afariak. 

Txartelak ohiko tabernatan daude eskuragarri. Urtarrilaren 6ko ONCEko azken lau zenbakiekin bat datorren  txartela izango da irabazlea. Batzen den dirua Errugbi eskolara bideratuko du Beltzak RTk.