Eguberriak 2020

[ AZKEN ORDUKOA] Mari Domingi eta Olentzerori harrera beroa egiteko ekitaldia izango da abenduaren 24an, kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 21a, 16:00

Abenduaren 24an kultur etxean egingo dute ordu erdiko ekitaldia, eta, bertara joan ahal izateko gonbidapenak eskuratzea ezinbestekoa izango da. Bihar jarriko dituzte eskuragarri kultur etxeko leihatilan

 

Azken orduko albistea iritsi da gaur goizean Ttakun Kultur Elkartetik. Mari Domingi eta Olentzeroren urteroko ekitaldi ohikorik ez, baina, bizi ditugun garaietara egokitutako ekitaldian izango dira pertsonaia maitagarriak, abenduaren 24an. 

Goizean auzo ezberdinetara joango dira herritarrak bisitatzera, eta, eguerdian, berriz, pertsonaia maitagarriei agur beroa emateko aukera izango dute herritarrek. Manuel Lekuona Kultur Etxean izango da, 13:00etatik 13:30era eta bertaratzeko, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte interesatuek. 

Bihartik aurrera izango da horiek eskuratzeko aukera, kultur etxeko leihatilan bertan eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, lau sarrera banatuko dituzte, gehienez, pertsonako.