Beterri-Buruntza eskualdeko sei udalerrietan 23 kasu atzeman dituzte ostiraletik igandera: Andoainen, hamar; Lasarte-Orian, zortzi; Hernanin, hiru; eta Astigarragan eta Usurbilen, bana. Urnietan, berriz, ez dute kutsatze berri bakar bat ere detektatu Osakidetzako langileek.
Inzidentzia tasetan aldaketa esanguratsurik ez: gune horian jarraitzen dute eskualdeko udalerri guztiek, Astigarragan izan ezik –eremu laranjan dago, 100.000 biztanleko 355,99 kasu dituelako metatuta azken hamalau egunetan, batez beste–.
EAEko hiru lurraldeetan 339 kasu atzeman dituzte igandean, abenduak 20, horietatik 129 Gipuzkoan. Egindako PCR eta antigenoen test azkarren %6,2 izan dira positiboak.
Koronabirusagatik 317 pertsona ospitaleratuta daude Osakidetzaren zentroetan, horietatik 97 ZIU Zainketa Intentsiboen Unitateetan.