Gipuzkoako ostalarien protesta errepidera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko abe. 21a, 09:30

Lasarte-Oriako bizilagunak Gipuzkoako ostalarien kotxeen klaxonarekin esnatu dira gaur goizean

Gipuzkoako Ostalariak aurrera ekimenak COVID-19aren aurkako neurrien ondorioz ostalaritzak bizi duen egoera salatzeko kotxe karabana antolatu du gaur goizean. Beasainetik eta Donostiako Hipodromotik atera dira ostalariak N-1 errepidean protesta egiteko. Joan etorriko ibilbidean auto-ilarak sortu dituzte. 

Lasarte-Oriako hainbat ostalariek bat egin dute ekimenarekin eta herriko kaleetan ere euren aldarria entzun da.